José Garaizabal

Monday, October 30, 2006

BIGARRENA

Aldatu nahi nituzke
orri honetan agertzen diren gauza batzuk
baina ez da bat ere erraza.

Dana dala jausiko da,
jauzi egingo du,
beste nonbaitera,
ondoan daukadan honek
bakarrik uzten banau.

HASIERA

Hasiera gehienak motelak eta baldarrak izaten dira,
ez daukat garbi nora eta zertan nabilen,
helduko da argia laino artetik.
Goia bezain garrantzitsua da behea,
gaur zu bihar ni,
hau da hau aukera!